Larunblai, haurrek ongi pasatzeko eskaintza berria

Guaixe 2011ko irailaren 19a

Larunbatetan izanen da, Olatzagutiko Akelarre ludotekan, 16:30etik 18:30era. Haurrei makina bat ekintza egiteko aukera eskaintzen dieSakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Olatzagutiko Udalarekin batera Larunblai eskaini die Olatzagutiko eta Ziordiko txikiei. Programa hori Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak kudeatzen du. Larunblai aisialdi tailer bat da eta jarduera ludikoz osatuta dago. Bertan parte hartuko duten txikiek jolas, tailer, txango, eskulan, ateraldi, bideo, kanpaldi eta bestelakoez gozatzeko aukera izanen dute. Zertarako?Atarrabiako euskara taldeak, Karrikaluzek, martxan jarritako esperientzia Topagunearen bidez Nafarroan zabaltzen ari da eta Olatzagutira iritsiko da. Programaren arduradun Goreti Etxepare Alberrok esan digunez, Larunblai ez da aisialdi programa arrunt bat. "Bere helburua haur eta gazte hauen hizkuntza ohituretan eragitea da eta haien arteko komunikazio hizkuntza euskara izatea". Haurrek euskara ikasgelarekin ez identifikatzeko eta lagunekin ongi pasatuz, euskara haien arteko komunikazio hizkuntza bihurtzeko helburuz sortu da, beraz, Larunblai.Izen emateaGaurtik hilaren 27ra. Izen-emate orria Sakanako Mankomunitatera eraman behar da  edo, bestela, hots egin: 948 464840 edo 948 464 867.