San Migelekin, artisauak

Guaixe 2011ko irailaren 23a

Ostegunean San Migel eguna izanen da eta asteburura aurreratu dituzte ospakizunak Olatzagutian. Prestatutako egitarauaren barruan, domekan, 11:00etatik 14:30era artisau azoka izanen da.San Migel plazak 18 postu hartuko ditu. Haietan jatekoak, nor bere burua edertzeko, etxerako apaingarriak eta beste opatzeko aukera izanen du.Azokara hurbiltzen direnak Burundar txistularien emanaldiarekin gozatzeko aukera izanen dute.Bestalde, Sutegi parkean hegazti harrapakarien tailerrean parte hartu eta ikuskizuna ikusteko aukera izanen du bisitariak.Parte-hartzaileakJesus Gruzeta    (bitxiak), Santiago Garcia Perurena (zurezko tailak), Jose Ignacio Fariñas de Pablo (larruzko eta alpakazko artisau-lanak), Pilar Cobo Rodriguez (ehungintzako produktuak), Juan Jose Gantxegi Azpitarte (itsasontzien eta baserrien maketak), Juan Jose Mendez, (egurrean eta banbuan egindako tailak eta eskulturak), Oihana Santamaria (kosmetika naturaleko tailerra), Sonia Sanz Diez (moda eta osagarriak), Raquel  Lamarque  Jubete (bitxiak), Manuel Izquierdo Gonzalez (zurezko jostailu tradizionalak), Igor Obeso, (beira putz eginez lantzeko tailerra), Javier Olaizola Alfaro (harrian egindako lanak), El Txoko (harri-kartoiz egindako eskulanak), Aitzarri, (Idiazabal Jatorri Deitura duen artzain gazta), Katealde (pateak), Dulces garrapiñados Virgen de Ujue, Pastas Urrutia eta Goierriko talogileak.