Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiarrek kulturaz inguratu dute San Migel eguna. Iraileko festak pasa berri direla, astelehenean hasiera emanen diote kultur asteari. Urriaren 2ra arte sutan jarriko dute Olatzagutiko kultur etxea. Olaztiko Ahozko Ondarearen bilketaNolakoa zen XX. mendeko olaztiarren bizimodua? Galdera horri erantzun nahi izan dio Olatzagutiako Udalak. Labrit erakundeko Enara Intxaustik eta Maitane Urkizuk 25 elkarrizketa egin dituzte Olatzagutian. Hona elkarrizketatuen zerrenda: Alejandro San Roman, Bernarda Galbete, Cecilia Galbete, Inocencia Lezea, Pedro Kintana, Rosario Etxarri, Eusebio Galbete, Jose Ignacio Galbete, Francisco Imaz, Jose Mari Baztarrika, Urbana Lucas, Patxi Vicente, Fermina Galbete, Inocencio Vicente, Miguel Iparragirre, Pepita Barrena, Antoni San Roman, Cecilio Bengoetxea, Virginia Oraa, Antonio Galparsoro, Jose Mari Oraa, Ana Larraza, Teodora Ortiz de Lazkano, Adelaida Kintana, Santiago San Roman eta Milagros Lopez de Goikoetxea. Haien esperientziak eta kontakizunak joan zen mendeko olaztiarren bizimoduaren testigantza bizia dira. Zenbait gai nagusitu dira: euskararen galera, gerra zibila eta Otxoportillo, Etxabarritarren zerrategia, Cementos, kanpoko langileen etorrera eta herriaren aldaketa. Asteartean bilketa aurkeztuko dute Olaztiko kultur etxean. Emanaldi bikoitza izanen da: 17:30ean eta 19:30ean. Gonbidapen txartela behar da. Irratsaioa eta hitzaldiaRoge Blascok, Euskadi Irratiko esatariak, zuzeneko saioa eskainiko du Olatzagutiko kultur etxetik. La casa de la palabra programak hitza ematen die elkartasun istorio ederren protagonista ikusezin eta isilei. Asteleheneko saioan, olaztiar batzuek parte hartuko dute. Besteak beste, ahozko ondarearen bilketa izanen dute hizpide. Kultur etxea irekita egonen da 13 urtetik gorakoendako. Aldez aurretik gonbidapenak hartu behar dira.Bestalde, irailaren 28an, asteazkenean, Fermin Aramendiak hitzaldi berezia eskainiko du: Compartiendo aprendizajes para navegar por la vida. Donostiar gazteak hiru urte baino gehiago egin ditu belaontzi txiki batean. Esperientzia horren berri emanen du Olatzagutian. Datorren asteburuak dantza, antzerki eta magia ikuskizunak ekarriko ditu. Heldu den astean emanen dugu haien berri. EgitarauaRoge Blasco: La casa dela palabra. Irailaren 26an, astelehenean, 20:45ean, kultur etxean. Gonbidapenarekin.Olaztiko Ahozko Ondarearen Bilketa. Irailaren 27an, asteartean, 17:30ean eta 19:30ean, kultur etxean. Gonbidapenarekin.Compartiendo aprendizajes para navegar por la vida. Hizlaria: Fermin Aramendia. Irailaren 28an, asteazkenean, 20:00etan, kultur etxean.Maniatic@s dantza eta antzerki garaikidea. Irailaren 30ean, ostiralean, 22:30ean, kultur etxean. Sarrera: 6 euro.Jon Zabal ilusionista: Pensamientos encontra2. Urriaren 1ean, larunbatean, 20:00etan, kultur etxean. Sarrera: 2 euro.Magia. Urriaren 2an, igandean, 17:00etan, kultur etxean.SarrerakDantza ikuskizuneko eta ilusionismoa: aldez aurretik hartuta, biak 4 eurotan.Gonbidapenak: kultur etxean ikuskizuna baino ordu erdi lehenago (gehienez pertsonako 4 sarrera).