Astelehenean hasiko dira lanak Portuko kalean eta San Sebastian plazan

Guaixe 2011ko irailaren 29a

Construciones Merino Arregui SL enpresako langileak astelehenean hasiko dira Olatzagutia hegoaldeko kalean eta plazan lanean. Sareak, zorua eta argiteria publikoa berrituko dira. Lanengatik enpresak 190.498,59 euro (BEZ kanpo) jasoko ditu.Gurutze Armendariz alkateak jakinarazi digunez, lanen aurrekontuaren %70 Nafarroako Gobernuak ordainduko du eta gainontzekoa udalak. Etzidamu hasiko diren lanak bi hilabeteren buruan despedituko dituzte.