Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dantza, antzerkia eta magia. Horiek dira Olaztiko kultur asteko azken asteburuko osagaiak. Organik konpainiak ikuskizun berritzailea eskainiko du gaur, 22:30ean: Maniatic@s. Dantza-antzerki ikuskizuna da, umore dosi handiarekin egina. Hiru pertsonek euren maniak erakutsi dizkigute; onartzen dituzten maniak, ukatzen dituztenak eta sutan jartzen dutenak. Kontziente izan edo ez, denok ditugun mania txiki horiek lantzen ditu. Amaiera magikoaOlaztiko kultur asteak amaiera magikoa izanen du. Bihar, 20:00etatik aurrera, Jon Zabalek ilusionismo ikuskizun komikoa eskainiko du. Iragarpenen eta telepatiaren bidez, ikusleen munduan murgilduko da. Ez da kartarik, ez sokarik, ez eta kapeletik ateratako untxirik izanen; ikusleen buruak baino ez. Prestidigitazio teknika klasikoak eta estrategia psikologiko modernoak uztartuz, mirariak sortuko ditu. 13 urtetik gorakoendako emanaldia da. Domekan, berriz, haurrak izanen dira protagonista. Magia ikuskizuna izanen dute arratsaldeko 17:00etan. Amaieran magoak zenbait truku erakutsiko ditu.