Diru bilketa Somaliarako

Guaixe 2011ko irailaren 29a

San Migeletako artisau feriarekin batera Olaztiko boluntario taldeak saltokia paratu zuen Somaliarako dirua biltzeko asmoz. Galtzerdi, artilezko haur oinetako eta jaka, artilezko panpinak eta 2. eskuko liburuak jarri zituzten salgai. Horrez gain, 15 tarta eder zozketatu zituzten —herriko eta Ziordiko zenbait emakumek egindakoak— eta tarta horien zozketarako txartelekin lortu zuten dirurik gehien. Guztira, 805 euro biltzea lortu zuten. Kopuru hori guztia Somaliara bidaliko dute.Olaztiko boluntarioen bidalketak, normalean, Perura bideratzen dituzte, baina badira hiru urte haien ekimena beste helburuetara bideratu dutela. Honakoetara: Kamerunen eskola baten eraikinerako, Bolivian haurren ospitale baterako eta, aurten, Somaliara bidaltzeko.