Udalak Portlandi balioztatze proiektua baztertzeko eskatu dio

Guaixe 2011ko irailaren 28a

Udal araudiak hondakinak erretzea debekatzen duela gogorarazi dioOlatzagutiko Udala eta Cementos Portland Valderrivas enpresa irailaren 5ean bildu ziren. Bakoitza bere jarrerari eutsi zion: enpresak balioztatze egitasmoari eutsi zion, eta udalak hura baztertzeko eskaerari. Horren ondoren, udala gutuna bidali dio porlandegiari lau eskaera eginez. Lehenik, udal araudia errespetatu dezala. Horrekin batera, enpresak konpromisoa hartu zuen udalak eta gizarte kontra duen proiekturik ez zuela inposatuko. Konpromiso hori betetzea eskatu  dio udalak. Azkenik,Olatzagutiako Udalak porlandegiari errauste-balioztapen egitasmoa erretiratzeko eskatu dio. Gutunean Olatzagutiako Udalak enpresari gogorarazi dio udal legediak hondakinak erretzea debekatzen duela. Bestalde, udalak aitortzen du enpresak egitasmoarekin aurrera egiteko asmoak herriarendako kostua duela. Alde batetik, ekonomikoa, udala auzitegira jo behar izan duelako. Bestetik, kostu soziala, olaztiarren arteko elkarbizitzan eragin handi ari da. Gonbitea Portlandek udala enpresa eta bere funtzionamendua bisitatzera gonbidatu du. Festen ondoren udala gonbitea baloratuko du: joan edo ez joan eta teknikariarekin lagunduta joatea.