Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Gazte Asanbladak rock gaua antolatu du gaur iluntzerako. Bi talde igoko dira Maisuenea Gaztetxeko oholtza gainera, Los del Rayo eta Rockaina gasteiztarra. EtxekoakAltsasuko talde beteranoak rock and roll purua eskainiko du Olaztiko Gaztetxean. Urtetako isiltasunaren ondoren, Los del Rayo taldea indartsu itzuli da lanera. Azken aldian zenbait aldiz entzun ahal izan ditugu Sakanan. Aguilerak (Patxi abeslari ohiaren tokian), Leok (gitarra), Josek (baxua) eta Alonsok (bateria) ongi pasatzen duten bitartean jotzen jarraitzeko asmoa azaldu dute. Asteartean, 80ko eta 90eko hamarkaden artean ezagun egin zen talde indartsuaz gozatzeko aukera izanen dugu.Rock gasteiztarraRockak ematen dio izena Rockaina taldeari eta, hain zuzen ere, hori da Gasteizko taldearen oinarria. Sustrai hori punk, pop eta raparekin busti du. Oinarri sendoak, gitarra kontrastatuak, riff iradokitzaileak eta berezko nortasuna duen ahotsa uztartzen ditu. Horri guztiari zuzenekoen indarra gehitu behar zaio. Gasteiztarrek azken lana aurkeztuko dute Olatzagutian. "Proba ezazu rockaina puru-purua" gonbidatzen dute.