Luxuzko elkartasun kontzertua Olaztin

Guaixe 2011ko urriaren 12a

Altsasun isunak ordaintzeko zenbait ekimen antolatzen ari dira azken aldian. Helburu horrekin luxuzko kontzertu erraldoia antolatu dute azaroaren 5erako, Olaztiko kiroldegian. Bertako eta atzerriko talde ezagunak gonbidatu dituzte. 20:00etatik aurrera oholtza gainera igoko dira Krum Bums, Non Servium, KOP, Estricalla eta Deadline. Aldez aurreko sarrerak salgai daude ohiko lekuetan 15 eurotan. Egunean bertan 18 euro balioko dute.