Daniel Higienico umorezko ikuskizun musikalean

Guaixe 2011ko urriaren 20a

Daniel Higienico Bartzelonako umorista ezagunaren bira Sakanara iritsiko da gaur. Artistak antzerki-kontzertua eskainiko du Olaztiko Maisuenea Gaztetxean. Labetik atera berri den 6.000 millones diskoko abestiak eskainiko ditu David Sam pianistak lagunduta. Musika onarekin eta letra ironikoekin, ikuskizuna ziurtatuta dago. Maisuenea Daniel Higienico abeslariak eta David Sam piano joleak El club los 6.000 millones ikuskizuna eskainiko dute. Maisuenea Gaztetxeak jazz klub bihurtuko da: jazz, swing, dixieland, blues, rock and roll eta New Orleans melodiak entzuteko parada izanen da. Azken diskoko abestiak eskainiko dituzte, baita aurreko kantuen bertsioak ere. Daniel inoiz baino abeslariago ageri da, baina antzerkia ez du alde batera utziko. Dotoretasunez musika estilo horietako bakarlariak parodiatuko ditu. Emanaldiaren ondoren, Olaztiko Gazte Asanbladak antolatutako pintxo-afaria izanen da. Beraz, Maisueneara joateko arrazoi ugari daude.