La Ortiga TDS antzerki konpainiak antzerkira eraman du Momo liburua. Nafarroako antzerki taldeak Michael Ende idazlearen obra ezaguna moldatu du. Etxeko txikienek Momoren istorio liluragarria ezagutzeko aukera izanen dute domekan, Olaztiko kultur etxean. Momo auzo umil eta lasai batean bizi da. Beppo, Gigi, Nino lagunekin eta Casiopea dortokarekin jolasteko, haiek entzuteko eta haiekin disfrutatzeko dohaina daukan neska da. Hala ere, egun batean Gizon Gris misteriotsu batzuk agertuko dira plan kezkagarri batekin: pertsonen denbora lapurtzea. Momok abenturaz betetako bidaia luze bati ekin beharko dio Gizon Grisen plan maltzurrarekin bukatzeko eta bere lagunei denbora itzultzeko. Haurrendako eta helduendako antzezlana Ioseba Morrasek, Ion Iraizozek, Santi Litagok eta Edurne Rankinek Momoren antzeztuko dute. Alvaro Morales, obraren zuzendariaren hitzetan, "Momok ikasgai garrantzitsua erakusten digu: agenden eta presen gainetik, besterik gabe, bizi, barre egin eta sentitzen du.Nafarroako Antzerki Sareko ikuskizuna da.