Artista izatea amesten zuen neska Olaztin

Guaixe 2011ko urriaren 21a

Sarrera: aldez aurretik: 4 euro (udaletxean); egunean: 6 euroPaniko Esceniko antzerki taldearen umoreaz gozatzeko aukera berria dugu. Joan zen astean Irurtzunen izan baziren, gaur Olaztin eskainiko dute Le pelamos el pimiento y le quitamos la pepita komedia. Artista izatea amesten zuen Erriberako neskaren istorioak barre algarak sortuko ditu. Bizitza osoa piperrak biltzen ibiltzeaz nazkatuta, Dori Garciak hirira joatea erabakitzen du, ospetsua izateko asmoz. Lortzeko hainbat oztopo gainditu beharko ditu: aita ez dago oso ados, senargaiak utzi egingo du eta herrialde osoan barna bide luzea egin beharko du. Ibilbide horretan neurri batean denoi ezagunak egiten zaizkigun pertsonaiarekin eginen du topo.Paniko Esceniko taldea 2007an sortu zuten Nafarroako bost antzezle esperimentatuk. Nafarroako taldeak testuak eta ikuskizun propioak sortzen ditu, beti ere helburu bakarrarekin: barrea eragitea. Nafarroako Antzerki Sareko ikuskizuna da.