Burundako eta Galizako runba Maisuenean

Guaixe 2011ko urriaren 21a

Lastailaren 21ean, ostiralean, 23:00etan, Olaztiko Maisuenea gaztetxeanOlaztiko Maisuenea gaztetxeak runba gaua ospatuko du gaur gauean. Bi talde gonbidatu dituzte kontzertura: etxeko Arrebote taldea eta Galizatik datorren A tarantela rabuda taldea. Burundako eta Galizako runbak bat eginen dute sakandarren gozamenerako.Burundako runbaAltsasuko Arrebote taldea eszenatokira igoko da atzera ere. Burundako runba taldea Arrebote taldea 2007an igo zen lehen aldiz eszenatoki gainera. Ordukoa dute lehen maketa. Gaur egun Iñigo Muñoak (abeslaria), Leok (gitarra), Josek (gitarra elektrikoa), Iñaki Aldabek (baxua) eta Haitz Bujandak (bateria) osatzen dute taldea. Azkena dute fitxaje berriena. Uda taldearen errepertorioa ikasten eman du eta dagoneko zuzenekoetarako prest dago. Arrebote taldearen berezitasuna runba estiloan dago. "Gurean rock eta punk taldean nagusitzen ziren, eta dibertigarria iruditu zitzaigun Kataluniako runbarekin probatzea" azaldu zigun Muñoak. Kantu propioez gain, Stupenda Jones, Los del Rayo, Ramones edo Kiko Venenoren kantak moldatu izan dituzte zuzeneko emanaldietarako. Azken aldian batetik bestera zabaldu da Altsasuko taldearen La mejor dejada bideoklipagatik. You Tube-n 22.000 bisita baino gehiago izan ditu. Hain zuzen, gaur gauean bideoklip arrakastatsua botako dute. Galizako runbaGalizatik zuzenean A tarantela rabuda taldea etorriko da. Runba taldea 2008an sortu zen. Runba musika ska, reggae eta country erritmoarekin uztartuz, festarako gonbita eginen dute. Gaur gauean Puro Veleno diskoa aurkeztuko dute Maisuenea gaztetxean.