Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Porlanaren jatorria eta bere erabilera ezagutzeko aukera izan zuen ostiralean Sakanako Ezgaituen Elkarteko ordezkaritza batek. Azalpenak entzun ondoren porlanaren ekoizpen prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten porlandegira egindako bisitan. 7 eta 25 urte arteko 15 haur eta gazte eta elkarteko zenbait kidek osatu zuten ordezkaritza. Adecco fundazioak eta Cementos Portland Valderrivas gonbidatuta egin zuen bisita ezgaituen elkarteak. Gonbidapenaren helburua zen bisitariei "ezagutza berriak ematea porlanaren arloan lana opatzeko aukerak handitzeko". Adecco fundazioko Nafarroako koordinatzaile Marta Basterrak adierazi zuenez, "Cementos Portlandek ekimen honen bidez ezgaitasunarekin duen konpromisoa eta ikuspegi zabala erakusten du". Eskertua agertu zen, ezgaituek eskualdeko enpresa bat ezagutu eta Nafarroan lana opatzeko aukera gehiago izanen dutelako.