Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Udaleko Kultura Sailak gazteendako antzerki tailerra antolatu du. 13 urtetik gorako gazteei egin die eskaintza (1998an edo aurretik jaiotakoei). Tailerra larunbat goizetan (11:00-13:30) izanen da, azarotik apirilera. Azaroaren 26an hasiko da. Tailerraren prezioa 50 eurokoa da. Plazak izena eman ahala gordeko dira. Olaztin erroldatuta daudenek lehentasuna izanen dute. Lehenago ere antolatu dituzte ezaugarri hauetako tailerrak. Olaztiar gazteek antzezlan ederrak eskaini dituzte. Aurten ere antzezpenaren trukuak ikasteko aukera izanen dute.Izen-emateaAzaroaren 18ra arte 012ren bidez (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan 8:00etatik 13:00etara).