Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko literatur taldea Marta Rivera de la Cruzen En tiempo de prodigios liburuan murgilduko da azaroan. Idazle galiziarraren liburua Planeta literatura sarien finalista izan zen 2006an. Liburuak neska gazte baten eta aiton baten arteko adiskidetasuna lantzen du. Silviok sekula ez du kontatu bere bizitzako sekretua. Baina Celiak, ilobaren lagunak, bisitatzen duenean, argazki kaxa aterako du eta Zachary Westekin batera bizitakoaren berri emanen dio. Haren ondoan Alemaniako nazismo lazgarria ezagutu zuen. Celia, ama galdu eta bikotearekin moztu ondoren, krisi pertsonal sakonean dago. Silvo zaharrean lagun bat aurkituko du eta bizitza berreraikitzen lagunduko dio.Interesatuek liburua eskatu dezakete Olaztiko udal liburutegian. Ondoren, ostegunean, literatura tertulian, liburuari zukua ateratzeko aukera izanen dute.