Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ambigú antzerki taldeak No me moleste, mosquito komedia aurkeztuko du Olaztiko kultur etxean. Antzezlanaren osagai nagusiak musika eta umorea dira. Nafarroako Antzoki Sareko ikuskizuna da.Psikologo batek aurkikuntza handia eginen du: pertsona guztiek -baita berak ere- euli edo eulitzar gogaikarri izateko gaitasuna dutela. Juliak, antzezlaneko protagonistak, euliak nola akabatu erakutsiko du. Guztiok bizi izan ditugun egoera barregarriak ikusi ahal izanen dira.Ambigú taldea antzerkigintzan dabil 2005etik. Antzezlan arrakastatsuak ekoiztu dituzte, eta haien bidez umorea zabaldu dute Hego Euskal Herri osoko antzokietan. Gaurko emanaldian Iker Bengoetxea, Neus Vives, Galder Perez eta Kristina Ropero igoko dira eszenatoki gainera, Laura Laiglesiaren zuzendaritzapean. Virginia Nagorek eta Iñigo Redondok off-ahotsak jarriko dituzte. Musikaz CTL-Arion arduratuko da.