Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean hasi zen Maisuenea gaztetxeko V. partxis txapelketa. Izen ematea dohainik zen aurten eta 16 bikote animatu dira. Gazte Asanbladako kideek bi taldetan banatu dituzte eta ligaxka moduan jokatuko dute, ostiralero 21:30etik aurrera. Dadoez gain, asteburu honetan ere kartekin ariko dira Maisuenea gaztetxean. Izan ere Olatzagutiko Gazte Asanbldak larunbat eta domekarako poker txapelketa azkarra antolatu du. Parte-hartzaile bakoitzak izena emateko 15 euro ordaindu beharko ditu.