Omenaldien eguna Kamiogaina elkartea

Guaixe 2011ko azaroaren 16a

Domekan Olatzagutiko jubilatu elkarteko bazkide eguna ospatu zen. 145 pertsona bildu ziren bazkaltzera. Ondorengo dantzaldia 20:00etaraino luzatu zen. Ospakizuna zenbait omenaldi egiteko erabili zuen elkarteak. Hala, bazkarian adin gehien zuten bi pertsonak omendu zituzten: Pepita Barrena eta Juan Agirre. Detaile bana jaso zuten. Mahaian ere Jose Lasa zegoen, adin gehiago duena, baina festetan omendu zutenez, beste pertsona batzuk omentzea erabaki zuen elkarteak.  Horretaz gain, Nafarroako Kutxak 50 urte ezkonduta eman dituzten senar-emazteak omendu ditu. Omenduak izan ziren Mª Gloria Navarro eta Jose Mª Baztarrika, Nieves Fernandez eta Felix Arana eta Maribel Aldasoro eta Patxi Imaz. Horren guztiaren aurretik, Kamiogaina elkarteak bere zuzendaritza batzordea berritu zuen. Presidente postuan Mª Dolores Martinezen lekukoa hartu du Orestes Lacallek. Harekin batera izanen dira zuzendaritzan Rosa Mª San Roman, presidenteordea, eta Camino Santesteban (batzarkidea).