Azaroaren 26an, "Denok Luisitorekin"

Guaixe 2011ko azaroaren 18a

Olazti eta Ziordia arteko errepidean auto istripu larria izan zuen Luisitok iaz. Istripuaren ondorioz, 8 hilabete luze eman zituen Iruñeko ospitalean. Bien bitartean 12 aldiz pasa behar izan zuen operazio gelatik. Orain, etxean egon arren, bere egoera ez da familiak eta lagunek desiratzen dutena: gurpildun aulkian dabil, gorputzaren ezkerreko aldean ez du inolako mugikortasunik, eta buruan beste ebakuntza bat ekar diezaiokeen isuria du. Zutik jarri ahal izateko eta errehabilitazioarekin hasteko, oinean egingo dioten beste ebakuntza baten zain dago.Orain arte Luisen etxean hainbat egokitzapen egin behar izan dituzte. Gainera, fisioterapeutaren sesioak ordaindu behar dituzte. Eta, baliteke, otsailetik aurrera, Arrasaten dagoen klinika espezializatu batera eramatea, non hilabete bakoitzarengatik 9.000 euro inguru ordaindu beharko dituzten.Egoera horren aurrean Luisen hainbat lagun eta herrikide lan talde bat osatzea erabaki dugu, bere osasun egoera hobetzeko beharrezkoak dituen tratamenduak ordaintzeko dirua biltzeko. Aurten hasi eta heldu den urtean hainbat ekitaldi prestatuko ditu talde horrek. Hasteko, hilaren 26rako egitarau zabala dute prest. Kontzertua eta afariaLuisitoren aldeko kontzertuan La Cigarra txaranga, Olatzagutiko eta Ziordiko parrokietako abesbatza eta Leire Ayestaran akordeoilaria arituko dira. Kontzertua egin eta gero Eguberri zare baten zozketa eginen da. Sarrerak 5 eurotan jarri dituzte salgai.  Kontzertuaren ondoren, 20:30ean, herri afaria izanen da pilotalekuan. Sagardotegiko menua eskainiko dute: bakailao tortilla eta bakailao takoak piper berdeekin, txuleta, eta gazta irasagarra eta intxaurrak. Afarirako txartelak Clinkerren, Aixelekun eta Maisuenea Gaztetxean eros daitezke 25 euroren truke, asteazkenera arte. Ondoren bingoa eta barra zerbitzua ere egonen dira. Bertaratzeko asmorik ez, baina diruz lagundu nahi dutenendako ere "zero lerroa" dute; horretarako Nafarroako Kutxan zabaldutako kontu korrontean egin daiteke diru-sarrera. Laguntza eman nahi izanez gero: 2054.0177.06.916329261.6 (Nafarroako Kutxa)