Sozialisten lekuan Amaiur jarri da

Guaixe 2011ko azaroaren 21a

Olaztiarren babes gehien jaso zuen indarra Amaiur izan zen, sozialistei aurre hartuta. 92 boto gutxiago eskuratu ditu PSNk eta horregatik bigarren gelditu da. Boto bakar bategatik, alde horregatik aurreratu duelako UPN-PP koalizioa, bi boto irabazi dituenak. Geroa Bai olaztiarren laugarren aukera bilakatu da. I-Ek bere babesa 9 bototan zabaldu du 21era iritsiz.Olaztiarren aukera nagusia abertzaletasuna da, 402 boto. Aurreko deialdian baino 20 boto gutxiago (NaBai 201 eta abstentzioa 181). UPN-PP eta PSN taldeak 90 boto galdu ditu 3 urtetan. Bestalde, Geroa Baik NaBaik duela 3 urte baino 85 boto gutxiago eskuratu ditu.