Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain dela urte bete Luisito olaztiarrak istripu larri bat izan zuen. Horren ondorioz hainbat ebakuntza egin behar izan diote. Orain berriz, hainbat fisioterapeutaren laguntza behar izaten du bere egoera hobetu ahal izateko. Honek guztiak gastu ekonomiko handia eragiten dio familiari (etxea egokitu, gurpildun aulkia erosi, fisioterapeutak...) eta lagundu ahal izateko "Denok Luisitorekin!" taldea osatu dute.Luisitoren lagun eta herrikideek osatutako taldeak bihar egun polita antolatu du Luisitorendako dirua lortu ahal izateko. Arratsaldeko 18:30ean kontzertua izango da, bertan La Cigarra txaranga, Ziordiko eta Olaztiko abesbatzak eta Leire Ayestaran akordeoilaria entzuteko aukera izango da. Kontzertua bukatuta saski eder baten zozketa egingo da. 20:30ean herriko frontoian afari herrikoia izango da sagardotegi menuarekin. Eta eguna bukatzeko bingo partida antolatu da."Zero lerroa"Gainera, egunean bertan egon ezin denak "zero lerroa" erosteko aukera izango du, hau da, borondatea eman dezake zero lerroko sarrera erosiz edo dirua CAN-eko kontu korrentean dirua sartuz. Kontuaren zenbakia 2054 0177 06 916329261 6 da.Maisueneak saski ederrak prestatu dituOlaztiko Maisuenea gaztetxeak saski ederrak prestatu ditu gabon gauean zozketatzeko. Saskiek herriko denda eta tabernek emandako produktuak izango dituzte eta lortutako dirua Luisitorendako izango da.Luisitoren egoera31 urteko gazte olaztiarrak pasa den urteko gabon gauetan Olazti eta Ziordia arteko errepidean istripu larria izan zuen. Ondorioz 8 hilabetez ospitalean egon eta 12 ebakuntza egin zizkioten. Egun etxean badago ere, bere egoera ez da gertukoek nahi luketena; gorputzeko ezker aldean ez du mugikortasunik, istripuaren ondorioz buruan izandako kolpea dela eta beste ebakuntza baten zain dago eta orain zutik jarri eta errehabilitazioan hasi ahal izateko oinean beste ebakuntza bat egin beharko diote. Honek guztiak suposatzen duen gastu ekonomikoari egunero berarekin dauden Urdiaingo eta Kubako fisioterapeuten laguntza gehitu behar zaio. Gainera baliteke, otsailetik aurrera Luisito Arrasateko klinika espezializatu batera eramatea eta bertako egonaldiak hilero 9.000 euroko kostua du.