Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiarrek gogoz erantzun zuten larunbatean Luis Gonzalezen alde prestatutako ekitaldietan. Kultur etxea txiki gelditu zen trikitilarien, La Cigarra txarangaren, Ziordiko eta Olaztiko abesbatzak Trasteandoko kide batzuekin, Leire Ayestaran akordeoilariaren eta Luisitoren auzokide den Ainhoa akordeoilariaren kontzertua entzuteko. Musikarekin ase ondoren, mahaian esertzeko garaia izan zen. 400 bat pertsona bildu ziren herri afarian. Bestalde, CANen kontu korrontea zabalik dago nahi duenak ekarpenak egin ditzan: 2054 0177 06 916329261 6 da. Aurrera begira olaztiarrek ekimen gehiago egitea ez dute baztertu. Larunbatean Luisek berak kontzertuaren hasieran eta afari aurretik frontoiko sarreran egonez eskertu nahi izan zuen jendeak emandako laguntza.