Jaiotza ikusgarrien bilduma

Guaixe 2011ko abenduaren 2a

Kaferako geldialdia, eta gutxi gehiago. Sakanako Belenzaleen Elkartearen egoitzan galtzak bete lan dabiltza egun hauetan, 8 egun barru zabalduko duten erakusketa prestatzen. Musika lagun azken lanak egiten ari dira guztia ikusgarri uzteko. Haietako batek Bartzelonako Rupit herria irudikatzen du. Aurten dozena bat diorama edo jaiotza ikusgai izanen dira. Haietatik 8 berriak dira eta apirilaz geroztik ari dira haiek egiten. Katy Mayor, Patxi Agirre, Javier Beunza, Felipe Orabengoa, Roberto, Luis Borrega, Paco Sanz, Jesus Mari Garmendia eta Pedro Urkia elkartekideek eginiko lanak dira. Haiekin batera, duela lauzpabost urte egindako diorama ikusgai izanen da, honako gazteek egina: Ane Arregi, Ainara Orabengoa, Alazne Ginea, Arantza Mendoza, Izara Agirre, Xabier Galbete, Asier Askargorta eta Igor Lasa. Elkartea eta bidaiakSakanako Belenzaleen Elkarteak 45 bat bazkide ditu. Dituen gastuak estaltzeko erakusketan diru ekarpenak jasotzeko kutxa jarriko du eta, gainera, jaiotza bat zozketatuko du. Elkartean lantzen ari diren erakusketa horretaz gain, aurten Uharte Arakilen ikastaroa eman dute. Uhartearrei irakasten izan dira Katy, Jesus Mari, Javier, Felipe eta Luis. Azken hori, hain zuzen ere, uhartearrei erakusketa prestatzen ari da. Abendu erdialderako edo ikusgai izanen da hura ere. Erakukesta bera toki aparta izan daiteke jaiotzak egiten ikasi nahi duenak izena emateko. Elkarteko kideek sakandar ugariren bisita espero dute. Baina kanpotik ere etorriko dira. Iruña, Gasteiz eta Sevillatik Olatzagutira jaiotzak ikustera jendea etorriko da. Eta hona etortzen diren moduan, elkarteko kideak ere kanpora joanen dira bisitan. Roda de Ter herrira joanen dira, Iruñeko belenzaleekin batera. Ilbentzean, bestalde, bi kide Italia iparraldean izan ziren jaiotzen erakusketa bisitatzen, Felipe Orabengoa eta Patxi agirre. Orabengoak esan digunez, zaletasun handia dago han ere. Teknikari dagokionez, porespana erabiltzen dute, sakandarren moduan, baina eskaiola, gehiago. Elkartekideen modura, haiek aurreko urtetan egindako lanak batera eta bestera mugituko dira. Sakanan egindako jaiotzak Ribaforada, Tutera, Zangoza, Lizarra, Noain, Tafalla, Gasteizen eta Arbizu, Bakaiku eta Olatzagutiko elizetan ikusgai izanen dira. DioramakAma Birjinaren berri ematea; Erroldatzea; Ostatua bila; Jesusen jaiotza; Artzainei berri ematea; Artzainen adorazioa; Erregeen kabalgata; Errege Magoek Jesusi egindako adorazioa; Egiptorako ihesa; Lehen urratsak; Jesusen haurtzaroa eta Zurgindegia.OrdutegiaAbenduaren 10etik ilbeltzaren 8ra. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan 17:00etatik 20:00etara eta domeketan 13:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Sakanako Belenzaleen Elkartearen egoitzan, Olatzagutian.