Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Belenzaleen Elkarteak Olatzagutiako bere egoitzan zabalik du urtero prestatzen duen erakusketa. Dozena bat diorama dira Jesusen jaiotzaren inguruko pasarteak irudikatzen dituztenak. Abenduaren 10az gerotik jendea joan da bisitan baina elkarteko kideek bisitari gehienak aste honetatik aurrera espero dituzte, "haurrek oporrak hartzen dituztenean". Bitartean igandean Donostiako autobus bat bisitan etorri zen. Sevillakoa bihar etorriko da. OrdutegiakAbenduaren 10etik ilbeltzaren 8ra. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan 17:00etatik 20:00etara eta domeketan 13:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.