Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Udaleko Kultura Sailak moderm jazz eta funky tailerra antolatu du. Dantza estilo berriak ezagutzeko aukera paregabea da. Eskaintza gazteei eta helduei egin die (1998an eta aurretik jaiotakoei). Ikastaroa ilbeltzaren 7tik apirilaren 21era izanen da, hilean bi larunbatetan, 11:00etatik 12:30era. Zehazki, ilbeltzaren 7an eta 14an, otsailaren 18an eta 25ean, martxoaren 24an eta 31n, eta apirilaren 14an eta 21ean bilduko dira. Tailerraren matrikula 15 eurokoa da. Plazak izena eman ahala gordeko dira. Olaztin erroldatuta daudenek lehentasuna izanen dute.Izen-ematea 012anAbenduaren 30era arte, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 8:00etatik 13:00etara.