Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Imanol Salinas Ijurko bermepean aske gelditzeko 30.000 euroko fidantza jarri dio epaileak. Abokatuek kopuruaren kontrako helegitea aurkeztu dute. Fidantzaren kopuru zehatza jakin bitartean, Salinasen senideei "laguntzeko eta Imanol lehenbailehen gure artean izateko" Burlatan kontu korronte bat zabaldu dute, jendeak ekarpenak egin ditzan (3035 0087 06 0871110806)Salinas iazko lastailaren 22an atxilotu zuten Olatzagutian. Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz egin zen atxiloketa. Salinasekin batera 12 gazte atxilotu zituzten egun hartan eta guztiei Segi gazte erakundeko zuzendaritza berriz osatzea leporatu zieten.