Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko literatura tertuliako kideek hitzordua dute gaur Pablo Tusset liburuekin. Idazle kataluniar arrakastatsuaren En el nombre del cerdo eleberria izanen dute hizpide. Jubilatzear den Pujol komisaria nagusia emakume baten hilketa ikertzen ari da. Gorpua erabat zatituta agertu zen, eta ahoan paper zati bat zuen hondoko esaldiarekin: "zerriaren izenean". Ikerketak aurrera egin ahala herriko beste zenbait lagun ezagutuko ditugu: T inspektorea, susmagarriak, herriko kazikea, Quique Aribau idazlea... Pablo Tussetek misterioz eta ironiaz beteriko liburua egin du. Maitasunak, heriotzak, goxotasunak, paradisuak, infernuak eta umoreak bat egiten dute En el nombre del cerdo liburuan. Elementu horiek Tussetek irakurlea harrapatzen du. Olaztiko literatura tertuliako kideek mamia aterako diote nobelari. Bertaratu nahi duten guztiek ateak irekita dituzte.