Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pablo del Mundillo aktoreak altxorraren uhartera bidaiatzera gonbidatzen gaitu. El mundillo pirata en la isla del tesoro gazte eta helduendako antzezlana eskainiko du gaur gauean Olatzagutian. Guztiei ezagunak egiten zaizkigu Jim almirantearen taberna, Silver pirata, Flint kapitaina loroa eta Ron, ron ron... ronari eskainitako abestia ere buruan dugu. Zurezko hanka, aurpegi moztua edo okerra, begian petatxua, makulua, kakoa... Pirata beldurgarri eta groteskoz betetako mundu beldurgarrira eramanen gaitu.