Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak Sakanako irristaketa eskolen topaketak antolatu ditu, Sakanako irristaketa eskoletako kideak bildu eta guztien artean ongi pasatzeko asmoz. Lehendabiziko topaketa Urdiaingo frontoian egin zen, azaroaren 26an, bigarrena abenduaren 11n, Altsasun, eta azkeneko topaketa ilbeltzaren 21ean izanen da, larunbatean, 17:00etan, Olaztiko Erburua kiroldegian.Sakanako Mankomunitateak eskerrak adierazi izan dizkie guztia antolatzen aritu diren Sutegi, Aitziber eta Altsasuko irristaketa taldeei, baita bertan parte hartuko duten guztiei ere.