Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Maisuenea gaztetxea leporaino bete zen etxeko Kaleginez taldearen itzuleran. Olaztiko taldeak zenbait hilabete zeramatzan zuzeneko kontzerturik eskaini gabe. Maisuenean bertan entseatzen dute eta, horregatik, bertan itzuli nahi izan dute zuzenekoetara. Etxekoek gogoz hartu dute haien buelta. Laukoteak zuen guztia eman zuen. Segismundo Toxicomano taldeak azken diskoa aurkeztu zuen Olaztiko ikusle sutsuen aurrean. "Beti bezala, profesionaltasun osoz" jo zuten. 300 bat lagun bildu ziren Maisuenea gaztetxean, eta zuzeneko musikaz gozatu zuten.Olaztiko Gazte Asanbladak Guaixe eta Beleixeren alde antolatu zuen kontzertua.