Kultur etxea Luisitorekin bat

Guaixe 2012ko urtarrilaren 31

Olaztiko musikariek bat egin zuten larunbatean herriko seme Luisitoren alde. Orain dela urte bat istripua izan zuen gaztearen aldeko bigarren kontzertu zen eta, oraingoan ere, kultur etxea leporaino bete zen. Eszenatokira igo ziren Cigarra txaranga, Olaztiko musika eskolako ikasleak, Olaztiko eta Ziordiko abesbatza, Kiko eta Lorenzo, akordeoilariak eta trikitilariak. Beste behin ere olaztiarrek babesa eskaini zioten Luisitori.Luisitoren egoeraOlaztiko gazteak istripu larria izan zuen joan zen urteko gabonetan. Ondorioz zenbait ebakuntza egin behar izan dizkiote. Orain hainbat fisioterapeutaren laguntza behar du bere egoera hobetu ahal izateko. Gainera, Arrasateko klinika batean ingresatzea aztertzen ari dira. Hilean 9.000 euroko kuota ordaindu beharko luke. Istripuak gastu ekonomiko handia eragin dio familiari. Horretan laguntzeko helburuarekin Denok Luisitorekin! taldea sortu da Olaztin. Boluntario taldeak Luisitoren aldeko kontzertuak eta ospakizunak antolatu ditu. Horretan jarraituko dutela iragarri dute. Datorren hilabeteetan zenbait jarduera antolatuko dituzte: Trimanen partidua, inauterietako bazkari herrikoia, Maisutekno, zozketak, festetako txozna...