Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten ere ihote olaztiarrekin duen hitzorduari ez dio hutsik eginen Mari Arrokak. Urbasan bizi den jainkosari olaztiarrek gaur 22:00etan eginen diote ongi etorria. Ondoren, bideo emanaldia izanen da. Guztia San Migel plazan.Bihar herri-ihotea ospatuko dute olaztiarrek. 11:00etatik aurrera La Cigarra txarangaren doinuak entzuteko aukera izanen da Intsumisio plazan. Bilgune horretatik abiatuta joko-kalejira eginen da. Ordu erdiko ibilbideak gosea egiteko emanen die bildutakoei eta, horregatik, Kamiogaina elkartean, hamaiketakoa prest izanen dute. Jate kontuak ez dira horrela despedituko, 14:30ean, gaztetxean makarroi jatea izanen baita.18:30ean herri-ihotearen segizioa bere ibilbideari ekinen dio areto futboleko pistatik. Zamarraundiak, zamartxikiak, maskaritak, iratxoak, damak eta sorginak dira, besteak beste segizio hori osatzen dutenak. Herrian barnako ibilbidea San Migel plazan despedituko dute eta han zortzikoa dantzatuko dute.