Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Udalak argazkilaritza eta Photoshop ikastaroa antolatu du. Bertan, argazkilaritza digitalaren eta ordenadore bidezko tratamenduaren sekretuak zabalduko dira. Ikastaro praktikoa da, % 40 kamerarekin eta % 60 Photoshop programarekin. Interesatuek bi mailen artean aukeratu dezake: hastapen maila (astelehenetan) eta hobekuntza (asteazkenetan). Ikastaroak otsailaren azken astean hasiko dira, hilaren 27an edo 29an, 19:00etatik 21:00etara, Olaztiko kultur etxean. Matrikula 50 eurokoa da (egoera ekonomiko larrian daudenak salbuetsita daude).Klaseak gutxienez 8 pertsonakoak izanen dira, eta gehienez 12 ikaslekoak. Izena emateko argazki makina digitala eduki behar da eta informatikako gutxieneko ezagutza behar da.Interesatuek izena eman dezakete otsailaren 17tik 24ra arte, Olaztiko udaletxeko bulegoan (10:00etatik 14:00etara).Informazio gehiago nahi duenak Olaztiko Udaleko Kultura Zerbitzura jo dezake (tel. 948 562 446 edo 699 635 187).Ikastaro arrakastatsuaOlaztiko Udalak urteak daramatza herritarrak argazkilaritza digitalean janzten. Udalak antolatutako ikastaro arrakastatsuenen artean dago. Gainera, ikastaroaren bukaeran argazki erakusketa jendetsua egiten da, eta ikusleek argazki ederrena aukeratzen dute. Joan zen urtean Leire Barroso gailendu zen. Herritarren erantzuna ikusita, Olaztiko Udalak aurten ere ikastaroa antolatu du.