Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak berak sustatutako industrialdeetako lur-sailen salmenta prezioa bere horretan mantentzea erabaki du. Prezioak 2008tik izoztuak daude, beraz. Atzoko bilkuran hartutako erabaki horrekin Nafarroako Gobernuak enpresa ekimenak martxan jartzea lagundu nahi du. Gobernuak sustatutako industrialde horien artean dago Olatzagutiako Arkinorruti industrialdea. Gobernuak han partzela bakarra du, baina ez dago industriara bideratua, zerbitzuetara baizik. Interesatuek metro karratu bakoitzeko 53 euro ordaindu beharko lituzkete, dagokion BEZ-arekin batera.