Jose Saramagoren itsuen munduan

Guaixe 2012ko otsailaren 22a

Olaztiko literatura taldeak hitzordua du datorren astean, martxoaren 2an. Burundarrek Jose Saramago idazle sarituaren Ensayo sobre la ceguera liburua aztertuko dute. Martxoan hitzordu berezia adostu dute: gaueko 21:00etatik aurrera afari-tertulia eginen dute. Arantxa Alava liburuzainak ekimenean parte hartzera animatu ditu olaztiarrak. Horretarako aurretik Saramagoren liburua irakurri behar da. Nafarroako Liburutegi Sareko liburu bilduma Olaztiko udal liburutegian dago. Jose Saramagok istorio harrigarria eta berezia kontatzen du. Gizakia mugako egoera batean kokatzen du: gaixotasun kutsakor arraro batek herri gizakiak itsu uzten ditu. Itsutasun zuri batean murgilduta, gizakiek oinarrizko senaz baliatu beharko dira bizirauteko. Begirik gabeko munduan, kaosa eta desordena jaun eta jabe dira. Saramagok gizakiaren barnealdea aztertzen du, eta agerian uzten ditu gizakiaren krudelkeria. Baina argi izpi bati lekua egiten dio: kaosaren barruan maitasunarendako lekua dago. Idazle portugaldarrak Nobel Saria irabazi zuen 1998an.