Euskaraz, udan eta herrian

Guaixe 2012ko apirilaren 26a

Haurrak euskaraz hizketatu eta ongi pasatzeko helburuarekin, Olatzagutiako Udalak, atzera ere, Udan Euskaraz kanpaina martxan jarri du. Garagarrilaren 26tik garilaren 20ra arte iraunen du kanpainak. 2000 eta 2007 urteen artean jaio diren haur olaztiarrei zuzendutako eskaintza da udalarena. Olatzagutiko Udaletik ohartarazi dute kanpainan euskaraz hitz egiten dela elkar ulertzeko. Horregatik, familiei baldintza hori kontuan hartzea gomendatu die. Horrekin batera, Udan Euskaraz aurrera eramateko udalak bere baliabideak jartzen dituela gogorarazi du eta, horregatik, gurasoei eskatu die haien seme-alaben asistentziarekin zentzudun izan daitezela. Izen emateaMaiatzaren 5era arte, 012 telefonoaren bidez. Haur bakoitzaren matrikula 33,75 eurokoa da. Familia bereko 2 edo gehiago badaude, 56,25 euro.