Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jantzien eta mugimenduen bitartez gorputzari eginiko gorazarrea da Ninika, Elirale konpainiak etzi Olatzagutiara ekarriko duena. Jantzien historiaren bidez denboraz kanpo eramanen du ikuslea. Poesiaz eta sentsualtasunez betetako ikuskizunarekin eder horrekin haurrek eta helduek une ahaztezina igaroko dute. Koreografia garaikideak eta tradizionalak nahasiz, dantzariak mugimenduen oinarrietara doaz.Celia Thomas, Lorentxa Iturralde eta Jose Cazaubon dantzariek estatu osoan barna arrakasta lortu dute. Koreografia Pantxika Telleriarena da eta musika Joseba Irazokirena.