Etzi lore eta landareen V. azoka ospatuko da Olatzagutian, udalak antolatuta. 10:30etik 14:00etara San Migel plazatik pasatzen direnak 13 postu opatuko dituzte. Guztiak ere Erburua kiroldegira aldatuko lirateke eguraldiak lagunduko ez balu. Azokaren barruan, 12:00etatik 14:00etara, haurrendako lorontzi koloredunak egiteko tailerra izanen da. Domekan bertan, bestalde, Olatzagutiko kultur etxean lentzeria ikastaroko ikasleek egindako lanak ikusteko aukera izanen da eguerdian eta arratsaldean. Parte-hartzaileak ZerViveros El Montañes Landare aromatikoak eta lorezaintza. Irun Bonsai Bonsaiak.Invernaderos Segura Baratze landareak, loreak, lorontziak. Cactus Islaya Kaktusak. Floristeria Tao Barneko landareak, lorontziak. Urtinea Lorategia Urte-sasoiko landareak, barrukoak, zuhaixkak. Balsenea mintegia Barazki ekologikoak, frutu gorriak. Goiko Lorezaintza Zuhaitzak, zuhaixkak, kanpo eta urte-sasoiko landareak. Mendilore Garaiko landareak, lore artifizialak. Urretabizkaia Loredenda Urte-sasoiko landareak, zuhaixkak. Ilur garden Urte-sasoiko landareak. Taller Alivia Produktu aromatikoekin betetako zorroak. Gregorio Biribai Kupelez eginiko jardinerak.