Porlandegian balioztatzeko baimenak azkartzeko konpromisoa hartu du Jimenezek

Guaixe 2012ko maiatzaren 18a

Enpresako zuzendaritza Udalez Gaindiko  Plan Sektoriala prestatzen ari da, hondakinak balioztatzeko eta "lantegiaren etorkizuna bermatzeko"Nafarroako Gobernuko lehendakari-ordeak hitz eman du Olatzagutiko porlandegiko UGTko ordezkariekin bildu ondoren hartu zuen, atzokoan. Enpresa aurreratuan duen Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren egitasmo zirriborroaren tramitazioa "ahal bezain azkar" eginen duela ziurtatu zuen Jimenezek. "Nafarroari eragiten dion arazo oso garrantzitsu baten konponbidearen atarian gaude, langile askori eragiten diena eta zailtasun handiak dituzten eskualde batean".Lehendakari-ordeak azaldu zuenez, Nafarroako Gobernuak eta porlandegiko arduradunak bildu egin dira. Bilera horietan aztertu dute lantegiak zergatik ez dituen lortu balioztatzeko azpiegiturak egokitzeko baimenak. Jimenezek agerraldian gaineratu zuen Olatzagutiko porlandegiaren egitasmoa Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Planarekin bat datorrela. Bestalde, Jimenezek aurreratu zuen Olatzagutiko porlandegiko zuzendaritza eta Nafarroako Gobernua ingurumen arloko hitzarmena sinatzeko asmoa dutela. "Enpresaren  ingurumen konpromisoa eta jarduera horiek Nafarroako hondakinen kudeaketa hobetzeko ekarriko dituen onurak indartuko ditu". UGTSindikatuko porlandegiko arduradun Javier Lekunberrik Nafarroako Gobernuari esker ona azaldu zion, "egitasmoaren alde argi azaltzeagatik". Lekunberrik berretsi egin zuen energia balioztapen faltak gainontzeko porlandegiekiko egoera kaltegarrian uzten dituela. Egoeraren aurrean langileen artean kezka dagoela nabarmendu zuen Lekunberrik. Udalez Gaindiko Plan SektorialaNafarroako Gobernuaren tresna bat da eta bere helburua da udalerri batean edo batzuetan egon litezkeen etxebizitza, ekonomia jarduera edo dotazioak arautzea, bere eragina, tamaina, garrantzia edo ezaugarri bereziengatik.