Udala errausketaren kontra

Guaixe 2012ko maiatzaren 31

Hiru Mugak Baterak aurkeztutako mozioa onartu zuen herenegun. Haren alde Bilduko 5 zinegotziek eta PSNko Manuela Terradosek eta Miguel Angel Solisek egin zuten. Haien alderdikide Juan  Galarzak kontra bozkatu zuen, PPko zinegotziarekin batera. Galartzak, bestalde, urgentziazko mozioa aurkeztu zuen, udalak porlandegiaren egitasmoaren kontra Auzitegi Gorenean aurkeztutako helegitea kentzeko eskatuz. Alkateak esan zuen gaia ongi aztertu beharra zegoela eta urgentziaz tratatzeko arrazoirik ez zegoela.