Olatzagutiko pintura txapelketan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2012ko ekainaren 7a

Olatzagutiko Udalak hilaren 17rako antolatu du V. pintura azkarreko lehiaketa. Haurren mailan parte hartu nahi dutenek (11 urtera arte) asteazkenera arte dute izena emateko epea zabalik. Gazte eta heldu mailetan parte hartu nahi dutenek, berriz, lehiaketaren eguneko 9:00ak arte dute izena emateko aukera. Interesatuek udaletxean eman dezakete izena, bulego ordutegian. Bestela, 948 562 446 telefonora edo kultura@olazti.com e-posta helbidea erabili dezakete.