Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bilduko 5 zinegotziek eta PSNko Migel Angel Solisek (beste biak ez zeuden) alde bozkatu zuten. PPko zinegotziak kontraOlatzagutiko Udalak adierazpen bat onartu du salatuz "porlandegian errausketa inposatzeko Nafarroako Gobernuak duen jarrera eta Udalez Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS) onartzeko dituen asmoak". Izaera bereziko eta udalez gaindiko hirigintza-figura baten iruzurrezko erabilera salatu zuen atzo Gurutze Rodriguez alkateak. "UGPS erabiltzearen guztiz kontra gaude, udal eskumena mespretxatzen duelako eta bere helburua merkataritzazko egitasmo pribatua ezartzea delako, olaztiarren onarpenik gabe eta haiek kontuan izan gabe". Rodriguezek aurreratu zuen udalak bere eskumenen defentsa bizia eginen zuela. "Baita olaztiarrek kalitatezko ingurumen eta osasun publikorako duten eskubidea ere". Olatzagutian errausketaren alde dauden alderdiak Tuteran eta Tafallan kontra daudela ere nabarmendu du Olatzagutiko Udalak. Horretaz gain, udalak adostasun gehiago sortuko duen, eta Europatik eskatu bezala herritarren parte hartzea izanen duen, Hiri Hondakinen Plan berri bat eskatu du. Olatzagutiko Udalari elkartasuna adierazteko modu gisa Hiru Mugak Batera plataformak aurkeztutako mozioa Nafarroako udal guztietara bidaliko du udalak. Iritziak PPko Oscar Alvarez Peon zinegotzia porlandegiaren balioztatze egitasmoaren alde azaldu zen. Dauden lanpostuak, herriko eta Sakanako industria birika izatea eta udalaren diru sarreren %40-50 porlandegiaren bidez etortzen direla nabarmendu zuen. Langileak enpresaren egitasmoarekin bat egin dutela ere azpimarratu zuen eta Olatzagutiko udalari (NaBai eta Bildu) trabak jartzea leporatu zion. Balioztatzearen kontrako oposizioa "mugimendu erradikalari" leporatu zion. Enpresaren egitasmoaren kontrakoei lantegia ixteko nahia egotzi zien.Rodriguez alkateak azaldu zuen porlandegiak ordaintzen dituen zergak ez direla opariak, "ateratzen duenaren arabera ordaintzen du". Lantegiak enpresariek ixten dituztela nabarmendu zuen. Bere kide Mikel Azkargortak azaldu zuen ez dutela porlandegia ixtea nahi, "lan egin dezala, baina porlana egiten, ez hondakinak erretzen". Solis zinegotzi sozialistak azaldu zuen alderdi eta siglen gainetik herritarrak direla porlandegiaren egitasmoaren kontra daudenak. Solisek udal eskumenen defentsa egin zuen. Lan karga duten enpresak interes politikoengatik Sakanatik kanpo eraman dituztela salatu zuen Solisek.