Olatzagutia pintatzen

Guaixe 2012ko ekainaren 15a

Herria bera, bere ingurua edo olaztiarrak. Gai hori hartuta, eta edozein teknika erabiliz, margotzen aritu beharko dira etzi V. Olatzagutiko pintura azkarreko lehiaketan izena eman dutenak. Izena eman ez duten parte-hartzaile gazte eta helduek domekan bertan egin dezakete, 9:00etarako, kultur etxean. Haur mailan izen ematea itxita dago. Kultur etxetik pasa beharko dute, parte-hartzaile guztiek, pintatzen hasi aurretik, erabiliko duten bastidore edo egituran udalak zigilua jarri beharko du. 8:00etatik 9:00etara arteko epea dute horretarako. Ordutik aurrera tokia aukeratu eta margotzen hasteko aukera izanen dute. Lanak 17:00etatik 18:00etara aurkeztu beharko dira kultur etxean. Epaia 18:30ean jakinaraziko da. MailakHaurrak, 11 urte bitartekoak. Gazteak, 12 eta 15 urte artekoak. Helduak, 16 urtetik gorakoak.