Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan 16 pertsonek parte hartu zuten V. Olatzagutiko Pintura Azkarreko Lehiaketan. Eguzkitik babestuta, paletako koloreak nahasiz, pintzelka, modelotzat hartu zituzten Olatzagutiko txokoak maindirera eraman zituzten. Helduen mailan 8 margolari (2 emakume eta 6 gizon) aritu ziren. 500 euroko saria Iker Mugarra bizkaitarrak eskuratu zuen. Epaimahaiak Koldo Gojenola gasteiztarrari akzesita eman zion (250 euro). Olaztiarraren saria, berriz, Cristina Leire Pintok eskuratu zuen (200 euro). Gazte mailan 2 mutil olaztiarrek parte hartu zuten eta bien artean banatu zituzten sariak (150 euroko balioa txartela). Angel Gil Amadok lehen saria eskuratu zuen eta olaztiarren dako saria Markel Galbete Arnanzek eskuratu zuen. Azkenik, haurren mailan 6 parte hartzaile izan ziren (2 neska eta 4 mutil). Nahia Gil Amadok eskuratu zuen aurreneko saria. Leire Agirre Aldazek eta Eder Arrizabalaga Otxoaerrartek ere sari bana eskuratu zuten. Hiruak ere olaztiarrak.