Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko egoerara bueltatzeko Olatzagutiko Udala horretarako prest legokeela aurreratu zuen atzoko plenoan Gurutze Rodriguez alkateak Olatzagutiko Udalak Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu zuen, 2007an Cementos Portland Valderrivasek pet-cokea erregai gisa erabiltzeko jaso zuen Ingurumen Baimen Bateratuaren kontra. Ezohiko batzarrean Olatzagutiko PSNk aurkeztutako mozioa atzera bota zuen udalak, Bilduren eta PSNko Migel Angel Solisen kontrako bozekin eta PSNko eta PPko aldeko boto banarekin.Juan Jose Galartza sozialistak porlandegian egun soilik erabiltzen den pet-cokeren ordez hondakin batzuk erregai gisa erabiltzearen alde agertu zen. Horregatik, Bilduri koherentzia falta leporatu zion, biomasaren ordez pet-cokearen alde egiteagatik. Errekurtsoak udalaren dirua "alferrik" gastatzea dakarrela salatu zuen, "garai hauetan herriaren beste behar batzuetara bideratu zitezkeen". Galartzaren iritziz, Bilduk porlandegiraren jarraipena kolokan jartzen du, lanpostuak kolokan jarriz. Udalak interes orokorraren alde egin behar duela eta "krisi garaian lantegira ixtera behartzea" interes orokorrarekin bat ez datorrela salatu zuen. Lantegia ixteko arriskua azpimarratu zuen. KontraBilduko ordezkariek nabarmendu zuten Olatzagutiko aurreko udal guztiak herrian hondakinak erregai gisa erretzearen aurka azaldu direla eta "gogor defendatu dute debekatzen duten udal araudiak". Rodriguez alkateak azaldu zuenez, interes orokorraren defentsan aritu direla eta lizentzia ematean zuzenbide-ordenamendua urratu zela nabarmendu zuen. Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Planak hondakinak balioztatzeko jarduerak ezartzeko herriekiko gutxieneko distantzia bat ezartzen duela gogorarazi zuten Bildutik. Sakanan eta inguruko eskualdeetan egitasmoaren kontra herritarrak eta erakundeak azaldu direla ere nabarmendu zuen. Eta CPVri egitasmoa erretiratzeko eskatu zion, "aurreko egoerara bueltatzeko eta gure arauak ez betetzeko enpresaren temak hondatu duen elkarbizitza hobetzeko". SozialistakGalartzak Solisek PSNren mozioaren kontra bozkatu izanagatik nahigabea azaldu du eta talde sozialistatik ateratzeko eskaera egin dio. PSNk Solisi "kausa larriagatik" diziplina espedientea ireki dio eta alderditik kanporatu dezakete.