Hasi dira eskolako hobekuntza lanak

Guaixe 2012ko ekainaren 28a

Construcciones Bakaikoa enpresako langileak asteartean hasi ziren Domingo Bados eskolan lanean. Ikastetxe publikoko komunak eta aldagelak guztiz eraberrituko dituzte. Lanek 170.000 euroko aurrekontua dute, baina Olatzagutiako Udalak 50.000 euro inguru jarri beharko ditu. Astelehenean egindako ezohiko bilkuran eman ziren lan horiek. Bilkura berean Olatzagutiko Udalak alderdi sozialistak proposatutako bi mozio aho batez onartu zituen. Aurrenekoa gizarte laguntzak jasotzen duten pertsonak gizartean eta lan munduan sartzeko kontratazioak egitea eskatzen duena. Bigarrena, hezkuntza arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko asmoz premiazko neurria arautzen duen Errege Dekretua bertan behera uzteko eskaera. Azkenik, Bilduk AHTren kontra aurkeztutako mozioa ere onartu zen koalizioaren aldeko bozekin.