Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
500 langiletik gora kaleratzea, plantilaren %16 gutxi gorabehera, eta Kataluniako porlandegi bat urtean 10 hilabetez itxi eta erkidegoko bi porlandegietako langileekin plantilla bakarra osatzea proposatu du. Gainontzeko porladegiez "ez dago datu desglosaturik oraingoz"Cementos Portland Valderrivasek (CPV) taldeko sindikatu nagusiei ekoizpen gaitasunaren berregituraketa plan bat proposatu die. Helburua, CPVk dituen 8 porlandegietatik hiruren itxieraren pareko aurrezpena lortzea. Horretarako CPVk lantegi, merkatu areatan eta korporazio egituran plantilla "doitzeak" aurreikusten ditu. 500 bat langile kaleratuko lituzkete, berri agentziek zabaldu dutenez. Horrekin batera, Bartzelonako Vallcarcako lantegia urtean 10 hilabetez ixtea eta Kataluniako bi porlandegietako plantillarekin bakarra sortzea proposatu du. CPVren proposamena azpikontratei ere eragiten die. CPVko buruek sindikatuekin akordioetara iristeko borondatea azaldu du, "Vallcarca bezala beste bi lantegi itxi behar ez izateko. Beti ere, aurreztea 3 lantegiren itxieraren parekoa izan behar du". Akordioa lortzeko hilaren 31ra arte epea eman die CPVk sindikatuei. PlanaNewVal 2012-2013 planarekin CPVk "diru sarrerak handitu, kostuak murriztu eta taldearen gaitasuna merkatuaren egoerara egokitu nahi du, bideragarritasuna bermatzeko". Planarekin CPVk esplotazioagatik 80 milioi irabazi gordin lortu nahi ditu. Horietatik 50 estatuko ekoizpen gaitasuna egokitzetik lortuko lituzke eta gainontzeko 30 milioiak Ameriketako Estatu Batuen emaitzen optimizaziotik. Horrela, CPVk 2013an esplotazioagatik 200 milioi euroko irabazi gordina lortu nahi ditu eta hala heldu den urtean irabazi garbia izan. 20,4 milioi tonaZementu kopuru hori kontsumitu zen pasa den urtean estatuan, 2007 urteko 57 milioi tonak baino %64 gutxiago. Aurtengo 14,5 milioi tonako eskaera aurreikusi da. Pasa den urtearekin alderatuta zementu kontsumoa %34,6 jaitsi zen ilbeltza eta maiatza artean. 148 langileAri dira Olatzagutiako porlandegian lanean, eta zeharkako beste 100 bat lanpostu sortzen ditu.