Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berregituraketa plana negoziatzen segitzen dute Cementos Portland Valderrivasek (CPV) eta langileen ordezkariek. Zuzendaritza, alde batetik, UGTrekin eta CCOOrekin biltzen ari da eta bestetik, sindikatu txikiekin (ELA, CGT eta abar). Olatzagutiko porlandegiko ELAtik esan digutenez, "afiliatuen batzarrak Madrilera ez joatea erabaki zuen. Olatzagutian bertan negoziatzea nahi dugu. Beti enpresa batzordearekin negoziatu da eta horrela segitzea nahi dugu". Olatzagutiko porlandegiko ELAko kideen iritziz "CPVk enpresa batzordea gutxietsi du eta plantilaren gainetik" pasa da" negoziazioa Madrilen egitean. Enpresa batzordeak ofizialki inolako informaziorik jaso ez izana salatu du ELAk. Olatzagutiako porlandegiko ELAtik jakinarazi digutenez, Lemoako enpresa batzordeak (ELA eta LAB) ere zuzenean berarekin negoziatzea eskatu du eta, horregatik, ez dira ere Madrilera joan. UGT eta CCOOren iritziak jasotzen ahalegindu gara baina ez dugu lortu. Jakina denez, CPVren langileen %16 kaleratzea eta taldeko 3 porlandegiren itxieraren pareko murrizketa egitea proposatu du. Sarrerak handitu, kostuak murriztu eta taldearen gaitasuna merkatuaren egoerara egokitzeko