Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Olatzagutiko zementu fabrikan erregai alternatiboen balioztatze proiektua Udalez gaindiko Proiektu Sektorial (UPrS) izendapena, Cementos Portland Valderrivasek (CPV) sustatu duena. UPrSaren helburu operatiboa da arriskurik gabeko zenbait hondakinen balorizazio energetikoaren prozesua ezartzeko beharrezkoak diren instalazioak zehaztea. Hondakin horiek Nafarroan sortuko dira, eta erregai alternatibo gisa txertatuko dira zementua ekoizteko prozesuan. Hala dio iragarkiak.Argudioak CPVk bere egitasmoa UPrS izendatzeko argudiatu du: "arriskutsuak ez diren hondakinen balioztatze energetikoa egitearen ondorioak Nafarroa osora zabaltzen dira, instalazio berriak Foru Komunitateak hondakinak kudeatzeko duen politika publikoan sartzen delako". Horrekin batera, Olatzagutiko porlandegiaren "jarduera eta bertako lanpostuak mantentzeak Sakana eta Nafarroa osorako duen garrantzi ekonomiko eta sozialaren ikuspegia" nabarmendu du. Horregatik, CPVrendako bere proiektu arautzeko lurraldearen antolamendurako tresna bat (UPrS) erabiltzeak erabateko zentzua du.